XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- V. subtesteko batezbestekoak,
- VI. subtesteko batezbestekoak,
Hemen sartzen dugu gure ikerlanean famili hizkuntzaren aldagaia.
Honek zera esan nahi du: kontutan hartzen dugula, haurraren ama-hizkuntza euskara ala erdara den; famili giro horretan, hizkuntza bat edo bestea erabiltzen den edo biak nahasten diren.
Azken kasu honetan, gurasoren bat erdalduna izan daitekeelako, edo, nahiz eta euskalduna izan, erdaraz barra-barra egiten duelako.
Egia esanez, erdararen eragina itzala da familia guztietan telebista, irrati eta egunkarien bidez.
Euskararen egoera latza denok ezagutzen eta sufritzen dugu.
Talde bakoitzaren batezbestekoak ikusiz, eta erreferentziatzat erakuskari osoaren batezbestekoa (9'65) harturik,
Hitz gutxitan esateko: - Etxean euskaraz egiten duten haurren taldeak, hizkuntza biak nahasten dituztenenak baino puntuazio altuagoa du eta giro erdalduna dutenenarekiko, areago oraindik.
- Benetan ikus dezakegu: ezberdintasunak signifikatiboak dira eta ordena bera mantentzen dute.
Zehatzago: -
Subtest honek, ahoskatzeko gaitasuna, ekolaliarako erresistentzia eta entzute-mugitzezko koordinazioa neurtzen ditu.
Beherapen honen arrazoi bat, euskal fonetikako soinuak ahoskatzeko zailtasuna izan liteke, etxean erdarazko fonetika askoz ere landuagoa bait dute
Arazo honek badu garrantzirik irakurketa ikasteko orduan.
Hau ikusirik, familian erabilitako hizkuntzak, irakurketa eta idazketa ikasteko heldutasunean ondorioak dituela esan genezake, ahoskuntzaren alorrean hain zuzen.